Sarrerak erosi

Menua

Bideoa ez ikusi

Erakusketaren babeslea:

Jarduerak

PARTEKATUTAKO HAUSNARKETAK: Arte ardura arloko ikuspegia:

Abenduak 2, asteazkena: Lucia Agirre, erakusketaren komisarioa.

Ezagutu Guggenheim Bilbao Bildumako maisulanak erakusketaren artelan garrantzitsuenak, erakusketaren muntaia eta beste bitxikeria batzuk, Museoaren profesionalek gidatutako bisitaldi paregabe hauen bitartez.

* Fundación Vizcaína Aguirrek babestua

GOGOETA PARTEKATUAK: Funtsezko kontzeptuak

Abenduak 9, asteazkena. 18:30 – 19:30. Marta Arzak, Hezkuntza eta Interpretazio zuzendariordea.

Ezagutu Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako Maisulanak erakusketaren artelan garrantzitsuenak, erakusketaren muntaia eta beste bitxikeria batzuk, Museoaren profesionalek gidatutako bisitaldi paregabe hauen bitartez.

Elkargunea:
Informazio-mahaia
Sarrerak:
2 € Museoaren Lagunak eta 3 € publiko orokorra (Museoko sarrera ez dago barne; ezinbestekoa da webgunean erreserba egitea). Gutxieneko kopurua: 8 pertsona talde bakoitzeko.

* Fundación Vizcaína Aguirrek babestua

Oskara DANTZA GARAIKIDEA

Abenduaren 17tik 20ra (egunean 4 emanaldi, 15 minutuko iraupena)

Oskara in progress I 12:00etan eta 18:00etan
Oskara In progress II 13:00etan eta 19:00etan

Jon Maya (Kukai) eta Marcos Morau (La Veronal) gaur egungo dantzaren bi figura eta koreografo handik kasu honetarako berariaz sortu dute Oskara proiektua, antzinako euskal kulturari omenaldi moduan. Kasu honetan, Guggenheim Bilbao bildumaren maisulanak erakusketaren esparruan ikus daitezkeen Eduardo Chillidaren eta Jorge Oteizaren artelanetan pertsonalizatua dago. Museoaren Atrioan hainbat egunez ikusi ahal izango den dantza-proposamen hau artista egoiliarren programa baten emaitza da.

 

Oskara, gainera, Bilbo, Gasteiz, Iruñea, Donostia (Europako Kultur Hiriburutza dela eta) edo Baiona bezalako hiritan, 2016ko otsailetik aurrera, antzerki moduan jarraipena izango duen proiektu baten lehen katebegia da. LABORAL kutxak babestua.

Lekua:
Museoko Atrioa
Sarrerak:
Doako jarduera, egun horretako Museoko sarrera erosita

Oskara DANTZAREN SORMEN PROZESUA / MASTER CLASS

Abenduak 16, asteazkena, 19:00-20:00

Jon Maya eta Marcos Morauren eskutik, ezagutu Oskara proiektuaren iturburuak. Gainera, jarraitu duten lan-prozesua partekatuko dute jarduera honetan parte hartzen dutenekin. Dantza garaikidea eta euskal dantza tradizionala maite dutenentzako master class paregabea. 13 urtetik aurrera.

Lekua:
Museoaren entzungela
Sarrerak:
Txarteldegietan eta webgunean: 2 € Museoaren Lagunak eta 4 € publiko orokorra.