Sarrerak erosi

Menua

Bideoa ez ikusi

Erakusketaren babeslea:

Erakusketa

 

 

Hasieratik, Guggenheim Bilbao Museoak artelan garrantzitsu eta esanguratsuko bilduma osatu du, xx. mendeko bigarren erditik hasi eta gaur egun arteko lanena. Funts hauek osatzen dituzten lanen artean, batzuk garaikidetasunaren ikono direlako nabarmentzen dira: lehen aldiz erakutsi zirenean, asko zur eta lur geratu ziren, eta, denbora pasa ahala, garrantzi handiagoa hartu dute, arte garaikidearen benetako erreferente bihurtu arte.

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak erakusketaren bitartez funts horien hautaketa bat ikusi ahal izango dute bisitariek, besteak beste, lan hauek dituena: Robert Motherwell-en Espainiako Gerra Zibileko hondamendiaren inguruko Iberia artelan adierazgarria eta Yves Klein-en Antropometria urdin handia (ANT 105), non artistak bere izenarekin patentatu zuen tonu urdin nahastezina nagusitzen den, aurrez aurre; eta Andy Warholek behin eta berriz errepikatutako Marilyn Monroeren irudi ikonikoa —Ehun eta berrogeita hamar Marilyn koloretsu—, Robert Rauschenberg-en Gabarra lan espresiboen aldean. Anselm Kiefer eta Gerhard Richter alemanak eta Jean-Michel Basquiat eta James Rosenquist estatubatuarrak dira Bildumaren obra azpimarragarrien aurkezpen honetan barne hartutako arte europarraren eta estatubatuarraren beste izen nagusi batzuk. Eskulturen atalean, eta nazioarteko testuinguruan kokatuak, Eduardo Chillida eta Jorge Oteiza euskal maisuen piezak nabarmentzen dira.

Katalogoa
Guggenheim Bilbao Bilduma

Zenbait egile.
535 orri; 118 marrazki.
Guggenheim Bilbao Museoa.
Argitalpen saila.

Gaztelaniazko eta ingelesezko edizioa.

ISBN gaztelaniaz: 978-84-95216-60-1
ISBN ingelesez: 978-84-95216-61-8

Prezioa:
55 €
Lagunentzako prezioa:
52,25 €
Erosi orain