Sarrerak erosi

Menua

Bideoa ez ikusi

Erakusketaren babeslea:

304. aretoa

 

Bigarren Mundu Gerra ondoren, Europa zatikatua eta suntsituta zegoen, eta artista europar asko AEBra erbesteratu ziren. Hala ere, Atlantikoaren bi aldeetan pintore batzuk arte plastiko modernoen funtsezko aldi baten protagonista izan ziren. Askotariko proposamen estetikoak zituzten; AEBn aipagarria da Espresionismo Abstraktuaren keinu-pintura: bai Ekintza-pintura moduan gauzatu zutenean —Clyfford Still-en (1904–1980) Titulurik gabea (1964) adibide dugu— bai eta “Kolore-eremuen” edo “isiltasunaren” margolarien lanetan azaldu moduan —Mark Rothko (1903–1970) pintore horietako bat dugu—. Azken joera espresibo hori Gerra Hotzean asmo politikoarekin erabili zuten, artistek eurek jakin gabe, Errealismo Sozialista “zurrunari” aurka egiteko.

Antoni Tàpiesek (1923–2012) 1953an izan zuen lehen bakarkako erakusketa AEBn. Bertan gertutik ezagutu zuen Espresionismo Abstraktua. Mugimendu horrekin partekatzen zuen Tàpiesek Surrealismoarekiko interesa, besteak beste. Garai bertsuan, Yves Klein (1928–1962) gaztea artegintzan hasi zen; 1954an, Madrilen Yves Peintures liburuxka txikia sortu zuen, eta, liburuxkan existitzen ez ziren margolanak bildu zituen arren, hura izan zen bere pintura-ibilbidearen hasiera.

Yves Klein
Antropometria urdin handia (ANT 105) [La grande Anthropométrie bleue (ANT 105)], ca. 1960
Pigmentua eta erretxina sintetikoa paperean mihise gainean muntatua
280 x 428 cm
Guggenheim Bilbao Museoa

Robert Motherwell
Iberia, 1958
Olio-pintura mihise gainean
182,2 x 233,3 x 2,6 cm
Guggenheim Bilbao Museoa

Antoni Tàpies
Anbrosia (Ambrosia), 1989
Baliabide anitzak mihise gainean
250 x 600 cm
Guggenheim Bilbao Museoa

Mark Rothko
Titulurik gabea, 1952-53
Olio-pintura mihise gainean
299,5 x 442,5 cm
Guggenheim Bilbao Museoa

Willem de Kooning
Villa Borghese, 1960
Olio-pintura mihise gainean
206,5 x 181,4 x 820 cm
Guggenheim Bilbao Museoa

Clyfford Still
Titulurik gabea, 1964
Olio-pintura mihise gainean
273,5 x 236 x 3,5 cm
Guggenheim Bilbao Museoa